Espainiako Gobernua. Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioa

Parke Nazionalen Erakunde Autonomoaren On line Erreserba Zentrala

 
 
 

AUKERATUTAKO PARKEA edo ZENTROA: Parque nacional Garajonay

AUKERATUTAKO PARKE edo ZENTROARI buruzko AUKEREN MENUA.

 

2019ko urriaen 19a
 <ITZULI JARDUEREN ZERRENDARA

AUKERATUTAKO JARDUERA: BISITA GIDATUAK BOLA JOKOA BISITARIEN ZENTRORA

Jardueraren deskribapena
Garajonay Parke Nazionalak Zentroko bulego desberdinetatik bisita gidatuak doan egiteko zerbitzua eskaintzen die antolatuta dauden taldeei (kolektiboak, elkarteak, erakundeak, ikasleak eta abar). Data erreserba behar da. Asteko egun guztietan egiten dira, larunbat eta igandeetan izan ezik.
Informazio gehiago
“Bola Jokoa” Bisitarien Zentroa uhartearen iparraldean kokatuta dago, La Palmitan, Agulo udalerriaren barruan, eta Parketik 3 km-ra. Parkearen eta Uhartearen alderdi desberdinei buruzko erakusketa zabala eta interesgarria duen Parkeko ekipamendua da. Zenbait erakusketa-aretotan eta ikus-entzunezkoen areto batean informazio osoa eskaintza da, panel, maketa eta bestelako erakusketarien bidez. Casa de la Memoria etxean herriko kulturaren zenbait xehetasun ematen dira, hala nola nekazarien etxe baten barrualdea, nekazaritza-tresnak, sotoa, buztinola, mendiaren eta folklorearen erabilera tradizionalak. Kanpoaldean, Kanarietako floraren erakusgarri diren landare ugari dago lorategietan eta baita Gomerako endemismo asko ere. Halaber, zati batean labora tradizionalak eta sendabelarrak daude. Artisautza tailerrak ere baditu, eta han, uharteko produktuak landu eta saltzen dira. Erreserba egiteko, zerbitzu hau ERABILTZEKO ESKAERA EREDUA bete behar da, ERRESERBAK bideratu ataletik deskarga daitekeena, eta HARREMANETARAKO DATUAK atalean adierazten den helbide elektronikora bidali (cvgarajonay@oapn.es), edo 9:30etik 16:00etara deituz (larunbat eta igandeetan izan ezik) 922 80 12 29 telefonora. ERABILTZEKO ESKAERA EREDU honetan, taldeari buruzko zenbait datu eta bisitaren helburua, pertsona kopurua eta bisitan eman nahi duten gutxi gorabeherako denbora adieraztea eskatzen zaie. Datu hauek garrantzitsuak dira, taldearen eta Bisitarien Zentroaren ezaugarrietara egokituta antolatzeko jarduera. Gidariko gehieneko pertsona kopurua 20 izango da, eta taldea zenbait azpitaldetan bana daiteke, bisitaren kalitatea hobea izan dadin.
Zure erreserbak ikusteko inprimakia

 AUKERATUTAKO JARDUERARI BURUZKO INFORMAZIOA eta XEHETASUNAK

 ERRESERBAK bideratzea
Jarduera honetan sartzeko, baimena izan behar duzu. eta honela bidera dezakezu:
  1. Zure eskaera web honen bidez on line eginez, goiko menuan "ERRESERBAK" aukera sakatuz.
  2. Zuzenean, Parke/Zentro Nazionalaren bulegoan, edo JARDUERAREN INFORMAZIOA atalean aipatutako edozein mekanismoren bidez
     
 HARREMANETARAKO DATUAK
Parque Nacional Garajonay
Centro de visitantes "Juego de Bolas". La Palmita.
38830 Agulo Santa Cruz de Tenerife
ESPAÑA
Tel.: 922 800 993
Fax: 922 801 229
Email: cvgarajonay@oapn.es
------------------------------------
Ed las Creces, Loc.1 c/Ruiz de Padrón
38800 San Sebastián de La Gomera Santa Cruz de Tenerife
ESPAÑA
Tel.: 922 922 600
Fax: 922 87 28 33
Email: pngj.cmayot@gobiernodecanarias.org
© Organismo Autónomo Parques Nacionales. 2010